Marguerite Audoux
Marguerite Audoux | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marguerite Donquichotte |
Jaiotza | Sancoins, 1863ko uztailaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Saint-Raphaël, 1937ko urtarrilaren 31 (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | proletarian literature (en) |
Marguerite Audoux, jaiotzez Marguerite Donquichote, (Sancoins, 1863ko uztailaren 7 – Saint-Raphaël, 1937ko urtarrilaren 31) eleberrigile frantziarra, XX. mendearen hasieran ospe handia lortu zuen. Haren liburu ezagunena L’Atelier de Marie-Claire (1920) izan zen; horrekin, 1910ean, Femina saria eskuratu zuen[1] eta liburuak Marie Claire aldizkariari izena eman zion 1937an.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marguerite Audouxen bizitza ez zen erraza izan. Aita arotza zen. Neskak hiru urte zituenean, ama hil zen. Marguerite Audoux eta bere ahizpa nagusia Madeleine izeba baten esku gelditu ziren. Ondoren, Bourges umezurztegian eraman zituzten. 1877an, 14 urte zituela, Marguerite Audoux artzaina eta baserriko neskame gisa kokatu zen Solognean, Sainte-Montaine-n, Aubigny-sur-Nère parean. Gauez gaztea irakurketan errefuxiatu egiten zen. 18 urterekin Parisera joan zen bizitzera. Han jostun lana egin zuen eta Cartoucherie de Vincennes edo Laennec Ospitaleko garbitegian lan egiten zuen. Gauez idazten zuen. Begiak gaizki zituela eta sendagileek jostea uzteko gomendatu zion, itsu geldituko baitzen.
Bere arreba Madeleinek bere alaba Yvonneren esku uzten du. Bere izeba jakin gabe, Parisko Les Halles barrutian prostituitu egiten zen hiloba. Jules Iehl-ek, Michel Yell izenarekin ezaguna, André Gideren laguna, gaztea ezagutu zuen eta harremana izan zuen berarekin. Michel Yell-ek Marguerite Audoux-ek aurkeztu zuen intelektual, idazle eta artista talde batean, besteak beste, Charles-Louis Philippe, Léon-Paul Fargue, Léon Werth eta Francis Jourdain. 1895ean tailerra ireki zuen eta behin betiko bere amaren abizena, Audoux, hartu zuen.[2]
Michel Yell-ek deskubritu zuen Marguerite Audoux-ek bere oroitzapenak idazten zituela. Frantz Jourdainnen, Francis Jourdain-en aitaren bidez, Michel Yell-ek Marguerite Audoux-en eskuizkribua Octave Mirbeauri aurkeztu zion. Mirbeau garai gogorrean ari zen, depresio batekin jota, baina hala ere testua hartu eta irakurri zuen. Bukatu bezain pronto argitaratzea proposatu zuen.
Eleberrigilea, 1937ko urtarrilaren 31an hil zen. Saint-Raphaëlen lurperatuta dago.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere obra nagusia lau eleberri dira:
- Marie-Claire, Octave Mirbeau idazlearen hitzaurrearekin. Eugène Fasquelle éditeur, 1910.
- L’Atelier de Marie-Claire. Bibliothèque Charpentier, 1920; Grasset, Les Cahiers Rouges, 1987.
- De la ville au moulin. Fasquelle, 1926.
- Douce Lumière. Grasset, 1937 (hil ondoren argitaratuta).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://books.google.es/books?id=Eabz5Q4Xc6UC&pg=PA412&lpg=PA412&dq=escritora+Marguerite+Audoux&source=bl&ots=T60q3x5ouv&sig=ACfU3U3Srso9NP0KDhRvlCBnS6RIg0SbIw&hl=fr&sa=X&ved=2ahUKEwjQ2vzpnLXlAhWz8uAKHcKLDPwQ6AEwBXoECAoQAQ#v=onepage&q=escritora%20Marguerite%20Audoux&f=false
- ↑ https://www.franceculture.fr/litterature/renee-vivien-judith-gautier-marguerite-audoux-3-autrices-oubliees-par-lhistoire
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Biografia.